La
Zaranda
Teatro
Inestable de Andalucía la Baja-ren
lan
berria:
Pentsuaren erregimena
(El
Régimen del Pienso)
|
Víctor Iglesias
Gizarte
baten nekropsia
Gehiegizko
pentsuak izurritea sorrarazi du ukuiluetan eta txerriek elkar jaten
dute. Enpresaren salmenten jaitsierarekin, langileak kaleratzen hasi
dira, eta etsipena eta konfiantza eza handituz doaz langileen artean.
Lanpostuaren aldeko borrokak, errutinazko ordutegi hutsalaren helburu
bakarrez; eta minik gabeko heriotza baten esperantza soilak, txerrien
eta gizakien bizitzak gurutzatzea eta nahastea eragiten dute.
Artxiboak,
nekropsiak, antzezten dugun bizitzaren simulakroa, zeinetan artistak
forenseak diren eta forenseek artista-plantak egiten dituzten, ezdeus
ofiziala bideratzen duten burokrata hutsak, zientifikoa edo
finantzarioa, gauza gutxi, salmentak finkatzen duen balioa.
|
|
Víctor Iglesias
“Gure
izaera gure hondamendia bezain ukigabe mantentzen da”
Mariano
José de Larra, Vuelva usted mañana (1833)
El
Régimen del Pienso. Pentsuaren erregimena.
Izenburua bera oihartzun ugariz beterik dator. Taldeak berezko dituen
elementu tragikomikoak alde batera utzi gabe, hauxe lan gogorra da,
beltza eta gordina, eta mundua simulakrotzat jotzen duen ikuspegia
jorratzen du kontzesiorik gabe. Antzezlan konplexua da dramaturgiaren
aldetik eta aurrera pausu handia La Zaranda-ren ibilbide poetiko eta
kontzeptualean.
|
Nessun commento:
Posta un commento